GOIERRI
Matxinbenta auzoan hasiko dugu ibilbidea, eta Ibaider ibaiaren ibilguari jarraituko diogu errekaraino. Eula Erreka (toki horretatik gertu, urtegiko urek estalita, Marturio baserria aurkitzen da, Beasain, Azpeitia eta Beizamako udalerriak mugatzen dituena). Zubi txiki bat zeharkatuko dugu, Errekako pistatik ezin da ibili beraz aurrez aurre igotzen den Beizamako pista hartuko dugu. Pista hau hasi eta 35 minutura utzi egingo dugu. Piñuen artean dagoen bidezidor bat hartuko dugu eskuineta eta 5 minuturen buruan pista beraren goiko aldean jarriko gaitu. Eskuinera jarraituko dugu eta Maramendi eta Zarate arteko mendi-lepora eramango gaitu non Domingoko Mugarrie izenarekin ezagutzen den mugarekin egingo dugu topo, Beasain, Beizama, Bidegoian eta Itsasondoko udalerriak mugatzen dituena. (Matxinbentatik 1 ordu 45min)...
Tartea: -
Aurreikusitako Denbora: 1h 45'