MENDI IBILBIDEAK

56. ORMAIZTEGI - LIERNI - ORMAIZTEGI

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

GOIERRI

Ormaiztegiko aperaderoan hasiko gara, hilerriraino metro batzuk jeitsiz. Bidezubiaren azpitik igaro eta aldapa handian gora doan errepidea estutik jarraituko dugu, ondoren eskuinera doan pista bat hartuko dugu. Mendia inguratu eta Mutiloako Liernia auzora eramango gaitu.Auzo interesgarri honek Lierniako Andra Mari ermita dauka, antzuen eta ugalkortasunaren zaindaria, bertan erromeria ospetsu bat ospatzen da urtero irailaren 8an. Auzoak hainbat baserri ditu eta amaitzeko Patxi eta Mujika erretegiak daude. Ibilbidea osatzeko, Liernia erdian hasten den pista bat hartuko dugu, "Bide berdea" bezala ezagutzen dena. Leku eroso honetatik tarte luze bat egin ondoren, bertatik Ormaiztegira doan bidetik jeisten hasko gara. Behin geralekuan topo eginda, Beasainerako trena hartuko dugu...

 

DESKARGATU 

 

Tartea:  -

Aurreikusitako Denbora: -