IBILBIDEA

Aizkorri Besaindik urruti geratzen den arren, Aizkorriko Biraren hasiera eta amaiera izango duen 16,8 kilometrotako ibilbideaK osatzen du Aizkorrira Begira gazteen birak. (Beasain-Olaberria-Idiazabal-Urbizu-Beasain)

8-16 urte bitarteko gaztetxoen parte hartzearekin Aizkorritik bueltan datozen helduekin batera, azken 5 kilometroak eginez, iristen dira Beasaingo azken kontrolera.

Mendizaletasuna eta bereziki mendizale gaztetxoen zaletasunak elkarte honetan izan duen garrantzia dela eta, 2014an sortzen da gaztetxoentzat Aizkorriko Biraren.

 

Beasaingo Aizkorriko Mendizale elkartetik aterako gara Lazkaorantz. Errepide Nazionalaren azpitik lehen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu Batxilergoko Instituturantz. Institutua pasa ondoren, eskuinerantz doan pista bat hartuko dugu.

Goranzko bidean baserri baten albotik pasako gara. Aldapa bukatzen denean beste pista bat ikusiko dugu eta zuzen jarraituko dugu hesi batzuei jarraituz.

Bideak eskuinerantz egiten du. Ondoren, ezkerretara hartu beharko dugu “Gaitin” baserritik pasatzeko eta asfaltozko bide estu batetik jarraituko dugu. Olaberrira iritsiko gara.

Beherantz egingo dugu. Lazkaotik datorren errepidea gurutzatuko dugu eta asfaltozko bide batetik zuzen jarraituko dugu. Hortik “Ojarbi” baserrira edo dorretxera helduko gara.

Image
Image
Aizkorrira Begira Gazteen BiraPuntu honetan Aizkorriko Birak jarraitzen duen bidea alde batera utziz, dorretxea ezkerrean utzi eta Idiazabalgo erdigunera jeitsiko gara.

Errepidea gurutzatu eta futbol zelaiaren atzetik doan bidetik, Segurako bidegorria hartuko dugu Arimasagasti baserrien bidegurutzera iritsi arte. Bertan errepidea gurutzatu eta Arimasagasti zeharkatuz Urbizurako igoera hasiko dugu.

Urbizun Aizkorriko Birarekin elkartuko gara eta azken 5 kilometroak Aizkorriko Birako berdinak izango dira.

Ibilbidea jarraituz Muxika baserritik Gudugarreta auzora iritsiko gara, Anzizar auzotik herrira sartu eta hirigunea gurutzatuz Beasaingo Bideluze plazan amaituko dugu bira, Aizkorri Mendizale Elkartean.

RECURSOS Y CONTENIDO DE LA PRUEBA

Contenido disponible para conocer algo más de la ruta y su trazado.

Distancia: 16,8 km.
Desnivel: - 456 m.

Ruta en formato PDF/JPG

Descarga de la ruta y su trazado en formato PDF.
Dibujo original de Tomás Salazar

Visualización de la ruta en 3D.

Puedes visualizar del recorrido en 3D en el siguiente enlace. Contenido alojado en servidores externos: YouTube.

Ruta en formato digital

Puedes descargar el recorrido en formato KMZ/GPX para importarlo en tu dispositivo de posicionamiento GPS.

Aizkorri Mendizale Elkartea

Jose Mª Arana kalea, 2.behea
20200 Beasain (Gipuzkoa)
info@tomasaizkorrikobira.com
Tel. 943 162 278
Image