Tristura izugarria sortzen du pentsatzeak naturak hitz egiten duela gizakiak entzuten ez dion bitartean
- 8-16 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.
- 8-12 urte bitartekoek heldu baten laguntzaz etortzea ezinbestekoa dute.
- Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.
- Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.
- Irteeraordua, goizeko 8etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 7:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.
- Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.
- Hau mendibilaldia da eta ez lasterketa. Hori dela eta, ibilbidean helduekin batera taldetxoetan ibili behar da korrika egin gabe.
- Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.
- Honako datu hauek eskatuko zaizkie parte hartzeko interesa dutenei:
- Izena eta bi abizenak.
- Adina
- 12 urtez beherakoentzan arduradun helduaren izena eta NAN.
- Udalerria eta ikastetxea.
- Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia izango balu.
- Partaide den klubaren edo taldearen izena izango balu.
- Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.
- GAZTEEN BIRA AIZKORRIRA BEGIRAn parte-hartzeko izen emateak, gazteen tutoreak ARAUDIA ontzat jotzen duela esan nahi du.
Aizkorri Mendizale Elkartea
Jose Mª Arana kalea, 2.behea
20200 Beasain (Gipuzkoa)
info@tomasaizkorrikobira.com
Tel. 943 162 278
20200 Beasain (Gipuzkoa)
info@tomasaizkorrikobira.com
Tel. 943 162 278