ARAUTEGIAK

Tristura izugarria sortzen du pentsatzeak naturak hitz egiten duela gizakiak entzuten ez dion bitartean
Natura errespetatzea100%
Berdintasuna100%
Kidetasuna100%
Esfortzua100%

[ PDF ] Arautegia Jeitsi

Arautegiak QR
  • Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.
  • Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.
  • Irteeraordua, goizeko 6etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 5:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.
  • Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.
  • Probako azken kontrola 14 ordu pasatu arte ez da itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.
  • Bide guztian zehar osasun-zaintza izango den arren, bakoitza da bere erabakien eta jarreren arduradun.
  • Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.
  • Honako datu hauek eskatuko zaizkie ofizialki parte hartzeko interesa dutenei: Izena eta bi abizenak.
  • Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia (NAN) edo antzeko agiriren bat.
  • Partaide den klubaren edo taldearen izena.
  • EMFren ILIetan izena eman dutenek baimena ematen diote EMFri beharrezkotzat jotzen dituen argitalpen inprimatu nahiz informatikoetan beren datu pertsonalak erabiltzeko.
  • Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.
  • TOMAS SALAZAR AIZKORRIKO BIRAN parte-hartzeko izen emateak, ARAUDIA ontzat jotzen dela esan nahi du.

Aizkorri Mendizale Elkartea

Jose Mª Arana kalea, 2.behea
20200 Beasain (Gipuzkoa)
info@tomasaizkorrikobira.com
Tel. 943 162 278
Image