MENDI IBILBIDEAK

50. LIZARRUSTI - BAIARRATE - ERREKONTA - LARRAITZ

Izarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra DesgaitutaIzarra Desgaituta
 

GOIERRI

Martxari hasiera emateko aterpetxetik irtengo gara. Burnizko langa bat gurutzatuko dugu, pistaren ezkerrera arrasto zurigorri batzuk jarraituko ditugu Lareoko urtegira iritxi arte. Leku horretan, aipatutako markak utzi eta eskuinera jarraituko dugu, presako hormaren gainetik pasako gara, egurrezko zubi batetik igarotzeko hau egitean urtegiaren gainean egongo gara, ondoren Urkillaga lepotik datorren pista bat hartuko dugu, eskuinera jarraituko dugu metro batzuk Baiarrate pasabidera iritxi arte, Baiarrate Sagastarri eta Akaitz-Txikia mendien artean dago. Pasabide hau zeharkatuko dugu Napar-Iturri izeneko eremura iristeko. Iturriaren gainetik eskuinera igotzen bagara, Aralarko saroi ederrenetako bat ikusteko aukera izango dugu " Odui" Hemendik Aralar galtzada zaharretik jarraituko dugu,Jentillarre trikuharri ondotik jarraituz, pikoeta mendia ezkerretara utzi, eta galtzadaren jaitsiera luze bati ekingo diogu. Jaitsiera hori leuntzen denean, aipatutako Galtzada gora Ausa Gaztelu mendirako norabidea hartuko dugu...

 

DESKARGATU 

 

Tartea:  -

Aurreikusitako Denbora: -