GOIERRI
Zumarragako "la Antigua" baselizatik hasiko dugu ibilbidea, 495m-ko altitudean. Hormigoizko pista bat hartuta ekialderantz. Berehala utziko dugu pista, ezkerrera doan bide bat hartuta, beste pista batekin lotzeko. Elorriagako lepora eramango gaituena(568m)....Borda pare bat daude bertan. Hormigoizko pistatik aurrera jarraituz, ezker-eskuinean beste pista batzuk ikusiko ditugu, txabola bakarti batera iritsi arte. Izazpiko mendebaldetik aterako gara ezkerreko bidezidor batetik gora doan zelai batetik. Metro batzuk aurrera egin ondoren, eskuinera joko dugu, belardi eta pagadi batzuetan barrena doan bidezidorretik. Izazpi mendiaren hegoaldeko hegalean "Mutxetegi" iturria aurkituko dugu, eta aurrerago "Lizarretako" lepoa aurkituko dugu Babesleku txiki bat dagoen tokia...
Tartea: -
Aurreikusitako Denbora: -