Orientazio ibilbidea Sagastigutian

Orientazio ibilbidea Sagastigutian

Rogaine  motako orientazio proba egingo dute lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek. Hamabi baliza topatu beharko dituzte Sagastigutia parkean zehar. 

Sagastigutia parkea Beasaingo erdigunean dago, Andre Mariaren Jasokundearen elizatik oso gertu. Herrigunean dagoen arren, naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. 50 zuhaitz motatik gora daude parkean: gorostiak, haritzak, gerziondoak eta gaztainondoak, besteak beste. 

Gainera, hainbat ibilbide atsegin egiteko aukera ematen du. Goiko aldean mahaiak, barbakoak eta iturriak daude. Familiartean zein lagunekin egun lasai batez gozatzeko leku ezin hobea da. 

Parkearen gainaldetik Goierriko eskualdearen panoramika ederrak ikus daitezke.

Ibilbideak

Ibilbide gurutzatu desberdinak ditu eta hainbat tokitan egurrezko eskailera hesituak eta bankuak daude. Udaberria izanik, berdegune eta landaretza ugaria dago. 

 

Hautatu hizkuntza