GOIERRI
Lizarrusti gainean hasiko dugu ibilbidea (620m), eskuinetara hartuko dugu "GR-121 Gipuzkoako Itzulia" ri dagozkion pintura gorrien eta zurien jarraituz, Bidea hasi eta denbora gutxira, markak ezkerretara banatzen dira Lizarrustiko Erreka jarraituz eta eskuinean aldapa gogor batean gora Burundarantz eramngo gaituzte eta Mugarriekin kontaktua hartuko dugun mendi-lepo bateraino eramango gaituzte. Mugarri hauek Nafarroa eta Gipuzkoa mugatzen dituzte, bide horri jarraituko diogu, mendi-gailurrera iritsi baino pixka bat lehenago, eskuinetara pista bat hartuko dugu eta Hirumugarrietako gailurreraino eramango gaitu. Tontor honetan 1777koa mugarri bat dago, metro bat baino gehiagoko garaierakoa, oinplanoko harria da eta Triangelu alakatua angeluetan bukatua, aurpegi bakoitzak bere jabetzari buruz hitz egiten digu. Iparralderantz "Ataungo harana", hego-mendebalderantz "Burunda harana 1777 eta Etxarri Aranatz" 959 m-ko talaia horretatik mugarriei jarraituko diegu, jaitsiera txikian...
Tartea: -
Aurreikusitako Denbora: -