-
Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.
-
Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.
-
Irteeraordua, goizeko 6etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 5:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.
-
Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.
-
Probako azken kontrola 14 ordu pasatu arte ez da itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.
-
Bide guztian zehar osasun-zaintza izango den arren, bakoitza da bere erabakien eta jarreren arduradun.
-
Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.
-
Honako datu hauek eskatuko zaizkie ofizialki parte hartzeko interesa dutenei:
-
Izena eta bi abizenak.
-
Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia (NAN) edo antzeko agiriren bat.
-
Partaide den klubaren edo taldearen izena.
-
-
EMFren ILIetan izena eman dutenek baimena ematen diote EMFri beharrezkotzat jotzen dituen argitalpen inprimatu nahiz informatikoetan beren datu pertsonalak erabiltzeko.
-
Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.
-
TOMAS SALAZAR IX. AIZKORRIKO BIRAN parte-hartzeko izen emateak, ARAUDIA ontzat jotzen dela esan nahi du.
Aizkorri Mendizale Elkartea