-
8-16 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.
-
8-12 urte bitartekoek heldu baten laguntzaz etortzea ezinbestekoa dute.
-
Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.
-
Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.
-
Irteeraordua, goizeko 8etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 7:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.
-
Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.
-
Hau mendibilaldia da eta ez lasterketa. Hori dela eta, ibilbidean helduekin batera taldetxoetan ibili behar da korrika egin gabe.
-
Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.
-
Honako datu hauek eskatuko zaizkie parte hartzeko interesa dutenei:
-
Izena eta bi abizenak.
-
Adina
-
12 urtez beherakoentzan arduradun helduaren izena eta NAN.
-
Udalerria eta ikastetxea.
-
Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia izango balu.
-
Partaide den klubaren edo taldearen izena izango balu.
-
Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.
-
GAZTEEN BIRA AIZKORRIRA BEGIRAn parte-hartzeko izen emateak, gazteen tutoreak ARAUDIA ontzat jotzen duela esan nahi du.