BIDEOAK ETA MULTIMEDIA

Nahi izanez gero gure froga bakoitzeko 3D ibilbidea ikus dezakezu jarraian dauden loturak erabiliz.

  • Tomas Salazar Azikorriko Bira 3D ikusteko hemen zanpatu.
  • Azikorrira Begira Gazteen Bira 3D ikusteko hemen zanpatu.

Birako informazio zehatzagoa ikusi ahal izateko, doan den Google Earth ® tresna erabiltzea gomendatzen dizuegu. Horretarako ematen zaizkizuen argibideak jarraitu ditzakezue.

NOLA IKUSI IBILBIDEA 3D GOOGLE EARTH ® ERABILIZ
  1. GOOGLE EARTH INSTALATU ZURE ORDENAGAILUAN
  2. TRACK DESKARGATU
  3. GOOGLE EARTH ERABILIZ DESKARGATUTAKO ARTXIBOA IRIKI
  4. TRACK1.KMZ. EDO TRACK2.KMZ HAUTATU ALBOKO PANELEAN
  5. PISKA BAT BEHERAGO DAGOEN "PLAY" BOTOIA ZANPATU [ irudia ikusi ]
ARTXIBO BALIAGARRIAK

 

Aizkorriko birak parte hartzaile guztientzan honako zerbitzuak eskeiniko ditu.

Dutxak eta aldagelak
Dutxak eta aldagelak
edaria eta jakiak
Ibilbidean zehar kontrol batzuetan abituailamentua izango da, bertan edaria eta jakiak eskeiniz.
lo egiteko lekua
Bezperaz etorri nahi dutenentzat lo lekua eskeiniko da (zakua ekarri beharra). Interesatuak gutxienez bira baino bi egun lehenago Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera mezua bidali.
El veterano montañero recibió el homnaje y aradecimeinto a su labor.
Tomas Salazar mendizalea: bere izena daraman IV. Aizkorriko Bira.
Urtean zehar lan asko egin du Aizkorri mendizale Elkartean eta eskertza modura omenaldia jasoko du bihar Tomas Salzarrek.
Igandean jaso zuen omenaldi berezia eta ehundik gora lagun elkartu ziren jaian.
"En la montaña se encuentra más compa&ntide;erismo que en otros lugares"
Tomas Salazar prepara un recorrido montñero de 40km que recorre los mugarris del municipio.
Enmarcado en el centenario vagonero, la Sociedad de Montaña Aizkorri ha organizado una marcha por los límites de Beasain.
Plano de las mugas del municipio de Beasain.
Tomas Salazar, veterano mntañero, ha presentado un libro sobre la mesa de orientación de Murumendi.
  • Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.

  • Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.

  • Irteeraordua, goizeko 6etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 5:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.

  • Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.

  • Probako azken kontrola 14 ordu pasatu arte ez da itxiko. Beraz, arratsaldeko 8etan, azken kontrola itxitzat emango da.

  • Bide guztian zehar osasun-zaintza izango den arren, bakoitza da bere erabakien eta jarreren arduradun.

  • Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.

  • Honako datu hauek eskatuko zaizkie ofizialki parte hartzeko interesa dutenei:

    • Izena eta bi abizenak.

    • Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia (NAN) edo antzeko agiriren bat.

    • Partaide den klubaren edo taldearen izena.

  • EMFren ILIetan izena eman dutenek baimena ematen diote EMFri beharrezkotzat jotzen dituen argitalpen inprimatu nahiz informatikoetan beren datu pertsonalak erabiltzeko.

  • Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.

  • TOMAS SALAZAR IX. AIZKORRIKO BIRAN parte-hartzeko izen emateak, ARAUDIA ontzat jotzen dela esan nahi du.

Aizkorri Mendizale Elkartea 

Tomas Salazar Aizkorriko Bira

Beasaingo Aizkorriko Mendizale elkartetik aterako gara Lazkaorantz. Errepide Nazionalaren azpitik lehen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu Batxilergoko Instituturantz. Institutua pasa ondoren, eskuinerantz doan pista bat hartuko dugu. Goranzko bidean baserri baten albotik pasako gara. Aldapa bukatzen denean beste pista bat ikusiko dugu eta zuzen jarraituko dugu hesi batzuei jarraituz. Bideak eskuinerantz egiten du. Ondoren, ezkerretara hartu beharko dugu “Gaitin” baserritik pasatzeko eta asfaltozko bide estu batetik jarraituko dugu. Olaberrira iritsiko gara.

Beherantz egingo dugu. Lazkaotik datorren errepidea gurutzatuko dugu eta asfaltozko bide batetik zuzen jarraituko dugu. Hortik “Ojarbi” baserrira edo dorretxera helduko gara.

aizkorri8Dorretxea eskuinean utzi eta bideari ekingo diogu, Esparru mendirantz doan goranzko bidetik. Berehala, eskuinetara hartuko dugu, uraren depositoa eta iturria ezkerretara utzita. Bi ate metaliko gurutzatu ondoren, “Esparru” edo “Irumugata” mendiaren magalean egongo gara. Hemendik, “Arantxamendiko portua” (782 m) izeneko zelaietara iritsiko gara. Mendi honen gailurrean Idiazabalgo eta Ataungo lurrak bereizten dituen alanbrezko hesi bat dago. Alanbrezko hesia jarraituz, hegoaldeko norabidean, Lizarbe mendi-lepora iritsiko gara. Idiazabalgo aldeko iturritik jarraituko dugu, “Unanibe” (840 m) mendi-lepora. Hemendik Etxegarateko portura (658 m) jaitsiko gara, sakanetik barrena.

Errepide nazionala gurutzatuko dugu eta hego-mendebaldeko bidea hartuko dugu, GR-121eko arrasto zuri eta gorriak jarraituz. Bide horretatik Otzaurtera iritsiko gara (671 m). Hemendik Beundera doan pista hartuko dugu. Beunden pistak eskuinera egiten du. Pista hori utzi eta, berriz ere, eskuinera ondo zaindutako borda batetik pasako gara. Hemendik “Añabaso” mendira igotzen hasiko gara (964 m).

Añabaso menditik jaitsi, erreka gurutzatu eta San Adriango aterpetxera iritsiko gara.

aizkorri9San Adrianetik “Lizarrate” mendirantz doan bidea hartuko da. Mendi honen azpian San Adriango tunela dago. Tunel hori gurutzatuta, erdi-aroko galtzadatik jarraituko dugu. Bideak ezkerretara egiten du, baina guk eskuinetara hartuko dugu. Aldapa gogorra da. Bideko seinaleak jarraituz kalbarioko lehen gurutzeak ikusiko ditugu. “Mandobide”ra iritsiko gara eta Aizkorrira iristeko azken zatiari ekingo diogu (1.528 m).

Urbiarako bidea hartuko dugu eta Arbelarreko txaboletara iritsi baino pixka bat lehenago gorantz doan bidea hartuko dugu Andreaitzeko pasabidera. Ondoren bidegurutze batean izango gara eta zuzen jarraituko dugu Oamendi mendiaren ertzetik joanez, Ormakikoko menditontorreraino.

aizkorri10Ondoren, Zeraingo bidea hartuko dugu, balizaz seinalizatutako bide bat jarraituz. Hemendik, orain dela gutxi egin duten pista batera jaitsiko gara. Aska baten parera iristen garenean, eskuinera doan alanbrez hesitutako pista bat hartuko dugu. Hortik bigarren aska baten parera iritsiko gara eta eskuineko bidetik, Urruzti baserriaren ondotik, Barbarisetik Zegama eta Zerain lotzen dituen errepidean izango gara. Ostatuaren atzeko aldetik jarraituko dugu, hormigoizko pista batetik. Hemendik, Segura eta Mutiloa lotzen dituen errepidera iritsiko gara. Segurarantz doan errepidea hartuko dugu eta ezkerretara hartuko dugu Segurako “Santa Engrazia” auzora iristeko.

Azken aldapari ekingo diogu. “Zelaundieta zarra” eta “Zelaundieta berri” baserrietatik pasako gara eta Idiazabalgo Urbizu auzora iritsiko gara. Ondoren, Muxika baserritik Gudugarreta auzora iritsiko gara, Anzizar auzotik herrira sartu eta hirigunea gurutzatuz Beasaingo Bideluze plazan amaituko dugu bira, Aizkorri Mendizale Elkartean.