BIDEOAK ETA MULTIMEDIA

Nahi izanez gero gure froga bakoitzeko 3D ibilbidea ikus dezakezu jarraian dauden loturak erabiliz.

  • Tomas Salazar Azikorriko Bira 3D ikusteko hemen zanpatu.
  • Azikorrira Begira Gazteen Bira 3D ikusteko hemen zanpatu.

Birako informazio zehatzagoa ikusi ahal izateko, doan den Google Earth ® tresna erabiltzea gomendatzen dizuegu. Horretarako ematen zaizkizuen argibideak jarraitu ditzakezue.

NOLA IKUSI IBILBIDEA 3D GOOGLE EARTH ® ERABILIZ
  1. GOOGLE EARTH INSTALATU ZURE ORDENAGAILUAN
  2. TRACK DESKARGATU
  3. GOOGLE EARTH ERABILIZ DESKARGATUTAKO ARTXIBOA IRIKI
  4. TRACK1.KMZ. EDO TRACK2.KMZ HAUTATU ALBOKO PANELEAN
  5. PISKA BAT BEHERAGO DAGOEN "PLAY" BOTOIA ZANPATU [ irudia ikusi ]
ARTXIBO BALIAGARRIAK

 

  • 8-16 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

  • 8-12 urte bitartekoek heldu baten laguntzaz etortzea ezinbestekoa dute.

  • Ingurunearen zaintza bermatu behar da, ingurunea errespetatuz eta zakarrak jasoz.

  • Aldez aurretik izena ematea gomendagarria da.

  • Irteeraordua, goizeko 8etan izango da, Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzatik. Parte hartzaileak 7:45ak baino lehen irteeran egon beharko dira.

  • Parte-hartzaile guztiek txarteletan azalduko diren kontrol-guneetatik pasatu beharko dute. Gune bakoitzean txartela zigilatu egingo da (ordua idaztearekin batera); horrela, proba guztia egin dela ziurtatu ahal izango da.

  • Hau mendibilaldia da eta ez lasterketa. Hori dela eta, ibilbidean helduekin batera taldetxoetan ibili behar da korrika egin gabe.

  • Arautegiaz kanpo sor daitezken edozein arazoz erabakia hartzeko ardura osoa, antolakuntzak izango du.

  • Honako datu hauek eskatuko zaizkie parte hartzeko interesa dutenei:

  • Izena eta bi abizenak.

  • Adina

  • 12 urtez beherakoentzan arduradun helduaren izena eta NAN.

  • Udalerria eta ikastetxea.

  • Gauden urteko federazioko lizentziaren zenbakia izango balu.

  • Partaide den klubaren edo taldearen izena izango balu.

  • Antolakuntza araudi hau aldatzeko eskumendun da.

  • GAZTEEN BIRA AIZKORRIRA BEGIRAn parte-hartzeko izen emateak, gazteen tutoreak ARAUDIA ontzat jotzen duela esan nahi du.

  • Erritmoa bakoitzaren gaitasun fisikoetara mugatu. Lehenengo ordu erdia, beroketa gisara hartu, motel samarra izango da. Astean zehar entrenamendua egitea komeni da, gutxienez biegunez, footinga, ibilaldiak, txirrinduaz, gimnasia, eta abar.. ordubeteko iraupenez.

  • Bi orduz behin jan eta edan. Ura soilik edo isotoniko nahasketaz, infusioz eta abar...; gorputzak erraz onartzen dituen energiadun elikagai solidoak: fruitu lehorrak, zekale barrak, txokolatea, menbrilloa, gailetak, eta abar...

  • Janzkera eguraldiaren arabera egokitu. Jantzi iragazgarriak erabili. Ordezko jantziak eraman, batez ere aldagarriak eta galtzerdiak. Burua txano batez eta lepoa zapi batez estali.

  • Motxila arina eta edukiera txikikoa. Bertan izango ditugu ordezko jantziak, xira, edalontzia, elikagaiak, botikintxoa, mapa eta iparrorratza.

  • Oinetako egokiak. Erdi mailako mendirako bota da egokiena, txorkatilari egoki eutsiko diona eta kanabera altua duena. Oinari egoki doakiona, oina libre egon ez dadin eta urradurarik ez sortzearren. Material egokiena larru soilekoa edo material sintetikoz nahastutakoa da. Ez irristatzeko zona ona. Artilezko edo zuntz sintetikoz nahasturiko galtzerdiak dira onenak.

  • Botak jantzi eta ondo lotu. Oinazpiak botaren zolari atxikia behar du, mingaina ondo luzatua eta korapilo ez iheskorrez lotuta, laxatu ez dadin. Jaitsieretan lokarriak askatu eta berriz lotzea komeni da.

  • Oinen garbitasuna. Ibilbidearen aurretik eta ondoren garbitu egin behar dira. Azkazalak moztu, ertzak borobilki utziz; horrela, zauri eta infekzioak ekidin ditzakegu.

  • Oina zoruari egokitu. Gehienek, duten oinkera dela eta, plantilla edo gailu ortopedikoak behar dituzte oinera egokitzeko.

  • Oinaren azala babestu. Min edo urradurarik azal litekeen lekuetan oihalezko edo silikonazko babesgarriak ipini.

  • Oinetako babei kasu egin. Ibilaldian zehar babaren bat sortzen bada, aurrera egin nahi bada, baba zulatuz hustea komeni da, ondoren antiseptikoa eta silikonazko babesgarria ipini ondo itsatsita.

Aizkorrira Begira Gazteen BiraBeasaingo Aizkorriko Mendizale elkartetik aterako gara Lazkaorantz. Errepide Nazionalaren azpitik lehen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu Batxilergoko Instituturantz. Institutua pasa ondoren, eskuinerantz doan pista bat hartuko dugu. Goranzko bidean baserri baten albotik pasako gara. Aldapa bukatzen denean beste pista bat ikusiko dugu eta zuzen jarraituko dugu hesi batzuei jarraituz. Bideak eskuinerantz egiten du. Ondoren, ezkerretara hartu beharko dugu “Gaitin” baserritik pasatzeko eta asfaltozko bide estu batetik jarraituko dugu. Olaberrira iritsiko gara.

Beherantz egingo dugu. Lazkaotik datorren errepidea gurutzatuko dugu eta asfaltozko bide batetik zuzen jarraituko dugu. Hortik “Ojarbi” baserrira edo dorretxera helduko gara.

Aizkorrira Begira Gazteen BiraPuntu honetan Aizkorriko Birak jarraitzen duen bidea alde batera utziz, dorretxea ezkerrean utzi eta Idiazabalgo erdigunera jeitsiko gara. Errepidea gurutzatu eta futbol zelaiaren atzetik doan bidetik, Segurako bidegorria hartuko dugu Arimasagasti baserrien bidegurutzera iritsi arte. Bertan errepidea gurutzatu eta Arimasagasti zeharkatuz Urbizurako igoera hasiko dugu. Urbizun Aizkorriko Birarekin elkartuko gara eta azken 5 kilometroak Aizkorriko Birako berdinak izango dira.

Ibilbidea jarraituz Muxika baserritik Gudugarreta auzora iritsiko gara, Anzizar auzotik herrira sartu eta hirigunea gurutzatuz Beasaingo Bideluze plazan amaituko dugu bira, Aizkorri Mendizale Elkartean.

IZEN EMATE MODUAK

III.GAZTEEN BIRA, AIZKORRIRA BEGIRA mendi martxan izena emateko LH 6.maila bitarteko 8-12 urtekoek ikastetxearen bidez egin dezakete. Bailaratik kanpoko 8-12 urte birtekoek eta 12-16 urte bitartekoek izena hemen eman dezakete. Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan ekainaren 10an 7.30etatik aurrera. 

AzikorriraBegira Gazteen Izen Ematea

ORDAINKETA
  • Mendi martxa honen izen ematea doan da.