TOMAS SALAZAR, MENDIZALE ETA MARGOLARI NEKAEZINA

Atzo hil zen 82 urte zituela. Beasaingo mendizaletasunean ekarpen handia egin du Salazarrek Aizkorri Mendizale Elkartearen babesean.

2006an Aizkorrii Mendizale Elkarteak omenaldia egin zion Tomas Salazarri.

Atzo hil zen Tomas Salazar Satrustegi, 82 urte zituela. Iruñean jaioa zen Salazar baina 25 urte zituela Beasainera etorri zen lanera; harrezkeroztik bertan bizi izan da. Errotulu margolaria zen lanbidez, eta mendizalea zaletasunez. Emazteaz maitemintzeaz gain, Goierriz ere berehala maitemindu zen. 2008an Goierritarra aldizkarian egindako elkarrizketan adierazi zuen bezala, «Goierri mendizaletasunarentzat stadium zoragarria da. Horrelakorik ez dago edozein tokitan».

 

Aizkorri Mendizale elkartearen bitartez, ekarpen handia egin du Beasaingo mendizaletasunean. 2006an Aizkorri Mendizale Elkartearen omenaldia jaso zuen eta bi urtean behin antolatzen duten Aizkorriko Birari Tomas Salazar izena jarri zioten.
Murumendi ere mendi kuttuna zuen. 1997an Orientazio mahaia jarri zuten eta Murumendi liburuxka Murumenditik ikusten diren 100 mendi baino gehiagoren berezitasunak azalduz.

Mendiko mapak eskuz margotzen zituen Salazarrek, azaroaren 6an herritik ateratzeko muga ezarri zenean, beasaindarren artean eskuz esku ibili dena.